Abisu horian gaur ekaitz arriskuagatik

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 24a, 08:22

Prezipitazio handia tarteko, abisu horia indarrean izango da astearte arratsaldeko 17:00etan hasi eta gauerdira arte.

Azkenaldian sarri samar gertatzen ari den moduan, gaur ere ekaitz arriskuagatik abisu horia indarrean izango da berriz astearte arratsalde honetan, ekainaren 24an, arratsaldeko 17:00etan hasi eta gauerdira arte, Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez. Tarte horretan, "ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak bota ditzake eta zenbait lekutan handiak izan daitezke. Zaparradekin batera txingorra (2-6 cm) egin dezake eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (60-90 km/h)".

Giro honekin, gaur, ekainaren 24an Usurbilen, "zerua partez hodeitua egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu arratsalde-gauean. Eki/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da eta eguerdi aldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Arratsalde-gauean ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoak nabarmen edo asko igoko dira".

Bihar, hilaren 25ean, "zerua tarteka hodeitsu egongo da erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin. Egunaren lehen zatian zaparradak eta trumoi-ekaitzen bat bota dezake. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; ipar-osagaira aldatuko da eguerdi partean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".

Etzi, hilaren 27an, "goiz-lanbroa. Zerua tarteka hodeitsu egongo da; arratsaldean hodeiak gutxitu eta zerua hodei gutxirekin geratuko da. Goizaldean eta goizean goiz mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, goizean ipar-osagaira aldatuko da eta ahul ibiliko da, tarte biziekin. Tenperaturak behera egingo du: gutxi minimoak eta nahikoa maximoak".

Informazio eguneratua, euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.