Badator ekaineko azken osteguna eta ostegun horrekin, udalbatza hilero moduan biltzeko unea. Usurbilgo Udaletik helarazia dute egun horri begirako gai-zerrenda. Udal Larrialdietarako Plana, indarkeria matxistaren biktimei begirako tokiko protokoloa edota mende erdia bete duen Lanbide Eskola izango dute hizpide, bi egun barru egingo duten osoko bilkuran.
Udalbatzaren osoko ohiko bilkura
Eguna: ekainak 26, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2025eko maiatzaren 29ko akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2025eko maiatzaren 23tik ekainaren 20ra (2025/652-2025/832).
3.- KALD002 ETA KALD003 kreditu aldaketen berri ematea.
4.- Oiardo kiroldegian kirol jarduera fisikoa eta ur sorospen zerbitzuen kontratuaren esleipena (2024LIRZ0005).
5.- Udal Larrialdietarako Plana onartzea (2025UPLA0001).
6.- Usurbilen indarkeria matxistaren biktimei arreta, koordinazioa eta erreparazioa emateko II. Tokiko Protokoloa onartzea (2025UPLA0002).
7.- Kirol teknikariaren kargu bateragarritasun eskaera onartzea (2025ID060014).
8.- Adierazpena: Usurbilgo Lanbide Eskolak 50 urtetako ibilbidea (2025IMOZ0004).
9.- Galdera eta eskaerak.