Ekaineko azken ostegun honekin batera bilduko da udalbatza hilero moduan. Usurbilgo Udaletik helarazia dute egun horri begirako gai-zerrenda. Udal Larrialdietarako Plana, indarkeria matxistaren biktimei begirako tokiko protokoloa edota mende erdia bete duen Lanbide Eskola izango dute hizpide, gaur egingo duten osoko bilkuran.
Udalbatzaren osoko ohiko bilkura
Eguna: ekainak 26, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2025eko maiatzaren 29ko akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2025eko maiatzaren 23tik ekainaren 20ra (2025/652-2025/832).
3.- KALD002 ETA KALD003 kreditu aldaketen berri ematea.
4.- Oiardo kiroldegian kirol jarduera fisikoa eta ur sorospen zerbitzuen kontratuaren esleipena (2024LIRZ0005).
5.- Udal Larrialdietarako Plana onartzea (2025UPLA0001).
6.- Usurbilen indarkeria matxistaren biktimei arreta, koordinazioa eta erreparazioa emateko II. Tokiko Protokoloa onartzea (2025UPLA0002).
7.- Kirol teknikariaren kargu bateragarritasun eskaera onartzea (2025ID060014).
8.- Adierazpena: Usurbilgo Lanbide Eskolak 50 urtetako ibilbidea (2025IMOZ0004).
9.- Galdera eta eskaerak.