Lan-hitzarmen duina izateko borrokan bat egin dute Igepak eta Tremefil-Izagirreko langileek

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 26a, 14:18

Osinalde industrialdean une honetan bizi asko dago, lan-hitzarmen duinen aldeko langileen borroka. Igepak eta Tremefil-Izagirre lantegikoak lanuzteetan dira egunotan. Bi lantokiotako beharginen borrokek bat egin dute gaurkoan.

Bi lantegietako langileek borrokek bat egin dute gaurkoan. Izan ere, egunotan Osinalde industrialdeko Igepak eta Tremefil-Izagirre lantegietako langileak lan-hitzarmen duinen alde lanuzteetan dira; Tremefil-Izagirre lantegikoak iragan ostiralaz, ekainaren 20az geroztik ari dira zortzi orduko lanuzteak egiten; goizeko eta arratsaldeko lan-txandetan, launa orduz.

Ostegun honetan, Igepak lantegikoak batu dira baita lanuzteetara. Batzuek zein besteek haien borrokekin bat egin eta elkarretaratze bateratua egin dute elkarren ondoan diren lantegien atarian. Segidan, manifestazioa egin dute industrialdean barrena. Txistu hotsen artean, lan-hitzarmen duinak ahalik eta lasterren negoziatzea eskatzen entzun ditugu langileok.

Bidean, Osinaldera sartu nahiz irten diren hainbaten babesa jaso dute, klaxon hotsekin ibilgailuekin igarotzen ari ziren kasuan.