Gurpildun aulkiko pala erakusketa egin dute

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 30a, 19:12

Guztira lau partida jolastu dituzte pala jokalariek, hiru ligaxkakoak eta azkena finala. 

Jaiak hasi ez diren arren, jaien egitarauko lehen ekintza egin da gaur frontoian: pala erakustaldia gurpildun aulkian. Hiru bikotek parte hartu dute: Joseba Lasa eta Mikel Merino; Manu Quesada eta Edorta de Anta; eta Aingeru Senperena eta German Elkoro.

Hiru bikoteak ligaxka moduko bat egin dute denak denen aurka jolastuz hemezortzi tantoko partidatara. Finala, aldiz, 22 tantokoa izan da. Ligaxkan lehenengo eta bigarren gelditu diren bi bikoteak finala jolastu dute: alde batetik, Joseba Lasa eta Mikel Merino; bestetik, Manu Quesada eta Edorta de Anta.

Irabazleak Joseba Lasa eta Mikel Merino izan dira, Manu Quesada eta Edorta de Anta irabazi ostean. Hirugarren bikotea Aingeru Senperena eta German Elkoro izan dira.