Uztailean sartzearekin batera, udako ordutegia izango da indarrean gaurtik hainbat zerbitzuetan. Segidan dituzue xehetasunak. Adi, bihar, uztailak 2 izango ditu, Usurbilen udalerri mailako jaieguna izango da. Honenbestez, udal zerbitzuak itxita egongo dira edota jaiegunetako ordutegia izango dute.
Sutegi udal liburutegia
Espazio berri bat sortzeko itxita izan dute Sutegi udal liburutegia ekainaren 24tik 30era. Barruko lanetan aritu ostean, gaurtik zabalik izango da berriz baina adi, udako ordutegian. Egun eta orduotan irekiko dute udal liburutegia udako hilabeteetan:
-Astelehenetik ostiralera: 09:30-14:00 (uztaileko astelehenetan, arratsaldez ere, 17:00-19:00 artean zabalik).
Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Bus-taxia
Aurreko urteen antzera, gaur, uztailaren 1ean jarriko du martxan udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzuak udako ordutegia. Urtero moduan, goizez bakarrik ibiliko da bidean, arratsaldeetan ez uztaila osoan. Abuztuan "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Uztailari dagokionean, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die bus-taxiak; arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Kzgunea
Gaurtik uztaila osoan goizez, 09:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Abuztuan itxita egongo da. Irailaren 1ean irekiko dute berriz. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Oiardo Kiroldegia
Gaurtik udako ordutegia indarrean izango du Oiardo kiroldegiak ere datozen bi hilabeteotan, uztailean eta abuztuan. Aurreko urteen antzera orduotan zabalduko dute kiroldegia:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).
Irailaren 1ean, ohiko ordutegian irekiko dute berriz Oiardo kiroldegia:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Azkenik, aurten, abuztuaren 1etik 17ra itxi egingo dute Oiardo kiroldegia.
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
Euskotren
Ekainaren 23az geroztik, udako ordutegia abian dute Euskotrenen. "Uda iristearekin batera, Euskotrenek eskaintza egokituko du udako beharrak asetzeko", iragarri dute. Aurreko urteen antzera, "trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko".
Zerbitzuon indartzea, bereziki, asteburuetan nabarmenduko da; Usurbil zeharkatzen duen tren zerbitzuan esaterako. Izan ere, urtean zehar orduero izaten da tren zerbitzua Oriorantz nahiz Donostiarantz. Datorren asteburutik aurrera, larunbat, igande eta jaiegunetan, aldiz, 30 minutuero eskainiko da zerbitzu hau, aipatu egunotan, 15:00-22:30 artean Gipuzkoako hiribururantz eta 13:50-20:50 artean, Oriorantz. Gainerako ordu tarteetan orduero izango da tren zerbitzua. Ordutegi zehatza halere, eskuragarri duzue jada euskotren.eus atarian. Webgune horretan jaso dezakezue informazio gehiago edota 944 333 333 telefono zenbakiaren bidez.
Lurraldebus
Oraindik ezer zehaztu ez duen arren, aurreko urteetan abuztuan izaten du Lurraldebusek, uda parteko ordutegia indarrean. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus