Odola emateko aukera berriz, jaien ostean

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 1a, 07:09

Datorren astelehenean, uztailaren 7an, izango da berriz, odola emateko aukera.

Herria egunerokotasunetik aterako duen jaietan sartzear garen honetan, festen osterako kontuan hartu beharreko hitzordua. Izan ere, 50 urte beteak dituen Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin egin ohi duen odola emateko datorren hitzordua hurrengo astelehenerako, uztailaren 7rako du finkatua.

Odola ematea
Eguna: uztailak 7, astelehena.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.