Usurbilgo jaiak 2025

Aspaldiko sokadantzarik jendetsuena

Erredakzioa

Zumarte Musika Eskola eta Ziortza Gazte Elkartea jaien hasierako protagonista nagusiak bilakatu dira. Atzo udaletxetik botatako txupinazoa eta gero, sokadantzan aritu dira udal ordezkariekin batera. Inoiz baino dantzari gehiago elkartu dira eta frontoiko harmailetan ere ikusle asko pilatu dira. Txalo betean eskertu dute dantzari guztien ahalegina.