Trikitixa eta panderoa ikasi duten ikasleez eta ikasle ohiez osatzen da Triku taldea. Belaunaldi ezberdinetako lagunen topaleku da hortaz, Santixabel egunez elkartzen dena. Eguna euritsu hasi duenez, saio eder bat eskaini dute frontoian. Usurbilgo txistularien ordezkari batzuekin hainbat pieza jo dituzte gainera. Trikitilari eta panderojole batzuk tarteka, instrumentua albo batean utzi eta dantzan hasi dira.