Sokadantza bukatu orduko hasi ohi da lore eta salda banaketa. Dantzarien saioa bukatu orduko luzea zen ilara. Gazte zein heldu, asko izan dira janaz eta edanaz gozatu ondoren, lore bila pasa direnak. Beste urte batzuetan bezalaxe, Hurbilagoko lagunak aritu dira lanean. Triku taldekoek alaitu dute hamaiketakoaren azken txanpa.