Usurbilgo jaiak

Herritarrak txapeldun, Usurbilgo pilota lehiaketako azken neurketetan

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 2a, 20:47

Ohi denez, Usurbilgo festetako jaiegun nagusi honetan jokatu dira herri mailako eskupilota txapelketako finalak. Herritarrak nagusitu dira irabazleen artean.



Talde argazkiotan dituzue maiatzaz geroztik jokoan izan den aurtengo Usurbilgo Eskupilota Txapelketako azken neurketetara sailkatutako jolakariak, sariak eskuartean dituztela, antolatzaileekin batera, astearte arratsalde honetan, uztailaren 2an frontoian ateratako irudietan.

Ohitura den moduan, herriko festetako jaiegun nagusian jokatu dira finalak, zehazkiago esanda, bi neurketa, kategoria banatan, jubeniletan eta helduetan. Batean zein bestean, herri ordezkaritza nagusitu da txapeldunen artean, baita tanto onena egin dutenen artean edota jokalari onenetan ere. Segidan dituzue, amaitu berri den lehiaketa honen azken neurketei lotutako xehetasunak baita Pagazpek eginiko errifa zozketako sarituen berri ere.




Usurbilgo Pilota Txapelketako finalak
Emaitzak
Jubenilak: Etxabe-Errasti 22-10 Zufiria-Cestau




Nagusiak: Santxo-Urruzola 22-13 Alberdi-Aizpuru





Sariketa
Tanto politenak: Haritz Etxabe eta Xabier Santxo.





Jokalari onenak: Enaitz Errasti eta Urruzola.





Errifen zozketako zenbaki sarituak
11.188 (Saria: urdaiazpikoa).

10.067 (Saria: marisko kaxa).


Finalen irudiak