Jaien hirugarren eguna abian da, eta etxeko txikientzat berezia izan da goiza. Umeen eguna da, eta beraz, haiei bideratutako hainbat ekintza eduki dituzte goizean zehar: puzgarriak, ginkana, erronka, buruhandi eta erraldoiak, besteak beste. Arratsaldean ere ur puzgarriak, txokolate jana edota dantzaokea izango dute.
Gazteek ere festarako aukera izango dute arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Elegante janzteko eguna da beraientzat eta herrian zehar tabernaz taberna ibiliko dira txarangaren musika lagun dutela. 20:30etan Bide Batez erromeriak kontzertua eskainiko du frontoian.
Arratsaldeko egitaraua
Uztailak 3, osteguna
• 13:30 Umeen bazkaria Artzabalen (norberak ekarrita).
• 15:30 Ur puzgarriak Artzabalen.
• 16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan (izen ematea 15:30-16:00).
• 18:00 Txokolate jatea eta Dantzaokea Dema plazan.
• 18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
• 20:30 Erromeria frontoian: Bide Batez.