Usurbilgo jaiak

Elegante asko jantzita poteoan, Gazte Egunaren bezpera honetan

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 3a, 21:01

Poteo elegantearekin, jaietako asteburura begira dira jada txoznetan.

Oilasko biltzaileekin hasi, faxismoa salatu zuen gazte txupinazoarekin segi eta Bertsio Gaua, Ondoezik elektrotxaranga edota lehen kontzertuei tartea egin diete, baita elkartasunari ere; palestinar herriaren aurkako genozidioa berehala etetea eskatzeko herri argazki jendetsua atera zuten atzo.

Erdibidera heldu diren Usurbilgo jaietarako elegante jantzi dira gaur. Izan ere, "igande" edo jaiegunetako janzkera soinean, musika bidelagun zutela poteoan irten dira gazteak herri erdiguneko tabernetan barrena.

Txoznagunean hasitako ibilbidea abiapuntuan amaitu dute, Mikel Laboa plazan, xanpainaz bustitako topa eginez eta albiste honi atxikitako talde argazkia aterata.

Txoznetan, Gazte Egunaren eta bizi asko datorren asteburuaren atarian dira jada. Hemen, gazte egitarauko datozen hitzorduen zerrenda:

Usurbilgo jaiak
Gazte egitaraua
Uztailak 4, ostirala
• 14:30 Gazte bazkaria txosnetan. Ondoren, bingo musikatua.
• 18:00 Hamarru Elektrotxaranga txosnetatik abiatuta.
• 20:00 Tapia eta Leturia frontoian.
• 23:00 Kontzertuak txosnetan: Sustrai berriak, Mirua eta Zer Dj-a.

Uztailak 5, larunbata
• 12:00 Kalejira Bentazaharreko mutiko alaiak-ek girotuta.
• 14:00 Zikiro jana Askatasuna plazan, Bentazaharreko mutiko alaiak-ek girotuta.
• 18:00 Mugi panderoa erromeria txosnetan.
• 23:00 Kontzertuak frontoian: Viafara eta Janus Lester.
• Jarraian, txosnetan: La Txama eta Fantasia Dj.a.

Uztailak 6, igandea
• 07:00 Kita del Pare txaranga txosnetatik abiatuta.
• Ondoren, gaupaseroen argazkia.
• 18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen-ematea, 18:00etan).
Oharra: ahal bada, paellerak eta suak etxetik eramateko deia egin du antolakuntzak.
• 23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
• 00:30 Karaokea txosnetan.