Usurbilgo jaiak

Ezinhobeto pasa dute, bizikleta gainean txoznetako proba inprobisatuan

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 3a, 20:50

Lagunarte giro ederrean egin dute irudiotan duzuen bizikleta gaineko proba inprobisatua.

Albiste honi atxikitako irudiok azalpen gutxi behar dute. Elementu gutxi batzuekin, ze ondo pasa daitekeen, argi utzi digute ostegun arratsalde honetan txoznagunean eginiko jolasak.

Bizikleta, makila eta eraztun formakoa zintzilik. Osagaiok nahikoak izan dira umore ezin ederragotik bideratu den ekimen inprobisaturako. Parte hartzaileak gogotik saiatu dira. Egitekoa irudiotan duzuena da. Binaka, bizikleta gainean, makila eskuartean, txoznaguneari itzulia eman eta amaieran, makila zintzilik zen eraztun antzekoa sartu behar zuten.

Begira, zer nolakoa giroa sortu den txoznetan: