Eguna bezain mugitua izan dute askari ordua. Usurbilgo jaien baitan, ostegun honetan, uztailaren 3an ospaturiko Haurren Eguna borobiltzeko azken bi hitzorduak dituzue irudiotan. Biak ala biak elkarren eskutik, bateratsu ospaturikoak.
Izan ere, goiza nahiz bazkalostea jolasean, puzgarrietan jauzika edota buruhandiengandik ihesi igaro ostean, merezitako askari eder askoa dastatu ahal izan dute ostegun arratsalde honetan, Haurren Eguneko antolatzaileen eskutik. Dastaketarako frontoirainoko ilara luze askoa osatu da. Txokolate gozoa banatu dute urtero moduan, oraingo honetan Dema plazan, dantzaleku bilakatu duten gunean hain zuzen.
Xaiborrek girotu du eta, askari ostea. Dantza batean jarri ditu Dantzaokearen bidez, bertara joandakoak. Saio gidatu honetan dena eman du belaunaldi gazteenak.