Usurbilgo jaiak

Gazteen eta helduenen ospakizunekin, asteburuko parrandan murgilduko da herria gaurtik

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 4a, 10:00

Atzo haurrak protagonista nagusi izan ostean, gazteen eta helduenen txanda ostiral honetan, uztailaren 4an, Usurbilgo jaietan.

Asteburuaren atarian dira jada Usurbilgo jaiak. Atzoko Umeen Egunaren ondotik, gazteei eta helduenei zuzenduriko ospakizun zikloa gaurkoan, uztailaren 4an; gazte zein jubilatuen bazkariekin, besteak beste.

Umeen Eguna atzo izan arren, gaztetxoenei zuzenduriko ekintza gehiago izango dira gaur, Kolore Festa, puzgarri eta zenbait jolasekin.

Usurbilgo jaiak dagoeneko asteburuan barneratzear dira. Iaz, frontoian jendetza batutako Tapia eta Leturiaren eskutik izango da. Haiekin murgilduko gara ostiral gau honetako parrandan. Txoznetan izango dira gero kontzertuak.

Indarkeria matxistarik gabeko gunea
Indarkeria matxistaren aurreko jarduketa protokolo eguneratua aurkeztu zuten duela hilabete bere lanketan aritutako eragileek; Udalak, Usurbilgo mugimendu feministak, gazte mugimenduak, herri nahiz auzoetako jai batzordeetako ordezkariek edota Sagardo Egunaren Lagunak taldeak. Prebentziora, sentsibilizaziora nahiz erasoak gertatzen direnerako jarraibideak jasotzeaz gain, hainbat baliabide ere prestatu zituzten. Horietako bat, "eraso matxista baten lekuko bazara, entzun, ez epaitu, babestu", aldarria daraman kartela duzue.

Horrez gain, formakuntza saio bat jasotzekoak dira protokoloa landu duten eragileak, jaietako antolatzaileak edota ostalariak. "Eragileok konpromisoa hartzen dugu festak hasi aurretik taldekide guztiek protokoloa ezagut dezaten, eta jakin dezaten halako erasoren bat gertatzen bada zer egin behar den", jakinarazi dute.

Usurbilgo herri eta auzoetako festa bakoitzean leku seguruak egokitu dituzte. Usurbilgo jaiotan Gaztelekua izango da leku seguru hori. Aurreko urteen ildotik, gainera, jaien egunik jendetsuenetan, aurten, ostiral eta larunbat honetan, hilaren 4an eta 5ean, indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko du Udalak Emagin elkartearen bidez. Zerbitzu bikoitza eskainiko dute; batetik, bai uztailaren 4an eta 5ean, informazio gunea ezarriko dute 21:00-00:00 artean Mikel Laboa plazan eta segidan, arreta puntua egokituko dute Gaztelekuan gauerditik goizaldeko 6:00ak arte.


Usurbilgo jaiak
Uztailak 4, ostirala
• 11:00 Kolore Festa frontoian.
• 11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
• 14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
• 14:30 Gazte bazkaria txosnetan. Ondoren, bingo musikatua.
• 15:30 Puzgarriak frontoian eta Askatasuna plazan.
• 16:30 Frutarekin eskulan/merienda eta egur jolasak Artzabalen.
• 18:00 Hamarru Elektrotxaranga txosnetatik abiatuta.
• 18:30 Bola txapelketa.
• 20:00 Tapia eta Leturia frontoian.
• 23:00 Kontzertuak txosnetan: Sustrai berriak, Mirua eta Zer Dj-a.

Uztailak 5, larunbata
• 12:00 Kalejira Bentazaharreko mutiko alaiak-ek girotuta.
• 12:30 Herritarren arteko herri kirol lehia.
• 14:00 Zikiro jana Askatasuna plazan, Bentazaharreko mutiko alaiak-ek girotuta.
• 18:00 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
• 18:00 Mugi panderoa erromeria txosnetan.
• 19:00 Buruhandiak, erraldoiak.
• 19:30 Laskotxaranga.
• 23:00 Kontzertuak frontoian: Viafara eta Janus Lester.
• Jarraian, txosnetan: La Txama eta Fantasia Dj.a.

Uztailak 6, igandea
• 07:00 Kita del Pare txaranga txosnetatik abiatuta.
• Ondoren, gaupaseroen argazkia.
• 09:00 Esnadeia, trikitilariekin.
• 11:30 Joaldunak Egurtzegitik abiatuta.
• 12:00 Kale Zirkua. 'Mikra' ikuskizuna eskainiko dute Artzabalgo frontoian.
• 18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen-ematea, 18:00etan).
• 18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
• 18:30 México Lindo kalejira eta mariatxiak Artzabalen.
• 23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
• 00:30 Karaokea txosnetan.

Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.