Usurbilgo jaiak

Kolore festa egin dute goizean frontoian

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 4a, 14:28

Gaur ere umeek protagonismoa izango dute.

 

Gaur jaietako laugarren egunean ere, umeak protagonismoa izaten ari dira. Goizean, kolore festan egin da frontoian eta bertan marrazkiak egiteko aukera izan dute. Amaiatzen, sariak banatu dituzte, zozketa bidez. Arratsaldean ere, egur jolask eta puzgarriak eta eskalank egiteko aukera izango dute.

Uztailak 4, ostirala
• 14:30 Gazte bazkaria txosnetan. Ondoren, bingo musikatua.
• 15:30 Puzgarriak frontoian eta Askatasuna plazan.
• 16:30 Frutarekin eskulan/merienda eta egur jolasak Artzabalen.
• 18:00 Hamarru Elektrotxaranga txosnetatik abiatuta.
• 18:30 Bola txapelketa.
• 20:00 Tapia eta Leturia frontoian.
• 23:00 Kontzertuak txosnetan: Sustrai berriak, Mirua eta Zer Dj-a.

Uztailak 5, larunbata
• 12:00 Kalejira Bentazaharreko mutiko alaiak-ek girotuta.
• 12:30 Herritarren arteko herri kirol lehia.
• 14:00 Zikiro jana Askatasuna plazan, Bentazaharreko mutiko alaiak-ek girotuta.
• 18:00 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
• 18:00 Mugi panderoa erromeria txosnetan.
• 19:00 Buruhandiak, erraldoiak.
• 19:30 Laskotxaranga.
• 23:00 Kontzertuak frontoian: Viafara eta Janus Lester.
• Jarraian, txosnetan: La Txama eta Fantasia Dj.a.

Uztailak 6, igandea
• 07:00 Kita del Pare txaranga txosnetatik abiatuta.
• Ondoren, gaupaseroen argazkia.
• 09:00 Esnadeia, trikitilariekin.
• 11:30 Joaldunak Egurtzegitik abiatuta.
• 12:00 Kale Zirkua. 'Mikra' ikuskizuna eskainiko dute Artzabalgo frontoian.
• 18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen-ematea, 18:00etan).
• 18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
• 18:30 México Lindo kalejira eta mariatxiak Artzabalen.
• 23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
• 00:30 Karaokea txosnetan.

Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.