Belaunaldi helduenaren topaketa eguna ostiral hau, Usurbilgo jaietan. Haietako askok goizean zehar, igel nahiz toka txapelketan parte hartu ostean, bazkaritarako bildu dira eguerdi partean Atxega jauregian. Izan ere, azken urteotan bezalaxe, bertan ospatu da herriko festetako jubilatuen bazkaria.
Jauregiko jangela goraino bete dute. Gure Pakea elkarteak eta Usurbilgo Udalak eginiko harreraren ondotik, lagunarteko otordu ederra dastatu eta bizi izan dute.