16:30ak aldera, egur-jolas ugari zituzten zain. Tantaka hurbildu dira baina 17:00ak aldera itxura ederra zuen plazak. Jolas-gunetik gertu, hainbat mahai ipini dituzte. Eta mahaitan, fruta ugari eskura: kiwiak, laranjak, marrubiak, platanoak, sagarrak... Fruta baliatuz, eskulanak egiteko eredu grafikoak jarri dituzte ekimen honen antolatzaileek. Jolasaren aitzakian, askari sano bat egin ahal izan dute.