Usurbilgo jaiak 2025

Puzgarriak, egur jolasak eta fruta tailerra gaztetxoentzat

Erredakzioa

Gaur arratsaldean, frontoian, Askatasuna plazan eta Artzabalen egon dira txikientzako pizgarri nagusiak. Puzgarrietan ikusi ditugu batzuk, egur jolasean besteak. Fruta tailerra izan da ordea, ekitaldirik ikusgarriena eta aberasgarriena.