Usurbilgo jaiak

Parte hartze marka hautsi du zikiro janak

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 5a, 15:56

Bostehunetik gora lagun erakarri ditu aurtengo jaietako zikiro janak.

Askatasuna plazako estalpeko eremua gainditu du. Izan ere, indartzen, handitzen doa zikiro janak erakarritako bazkaltiarren kopurua. Parte hartze marka hautsi du aurtengoak, bostehunetik gora lagunekin. Bazkaltzeko eremuak hartu duen hedadurarekin batera, adierazgarria da, hara sartzeko txartela eskuratua zutenek (ekainaren 15ean egin zuten banaketa Aitzaga elkartean) Txiriboga taberna pareraino osaturiko ilara.

Larunbat honetan, uztailaren 5ean ari dira ospatzen hitzordua. Prestaketak, ordea, lehenago hasi dira. Goizean goizetik, larunbat honetan herriko festetako jaki izarra sukaldatzen hasiak ziren, otordu honek berezkoa duen moduan, auzolanean.