Erronka gogotik prestatu dute azkenaldian eta plazaratu dutena, lagunarteko proba herrikoi bat izan arren, maila handiko ikuskizunaz gozatu ahal izan dute Usurbilgo festetako larunbat eguerdi honetan Dema plazara joandakoek.
Izan ere, ez dute lan makala izan usurbildarren arteko herri kirol erakustaldian parte hartu dutenek. Bi taldeetan banatuta, trontzan, harri-jasotzen, korrika, ingude proban, txingak garraiatzen, giza proban eta aizkolaritzan lehiatu dira.
Zazpi proba hauek sei aldiz errepikatu dituzte. Horiek guztiak amaitzen lehena izaten da garailea; talde gorria izan da irabazlea aurtengoan. Segidan dituzue hitzordu honi buruzko xehetasun gehiago.
Usurbildarren arteko herri kirolak
Talde bakoitzak egin beharreko probak
Sei aldiz: harri-jasotzen sei jasoaldi, giza proban hiru zinta, aizkoran ebaketa osoa, txingetan plaza osoa, trontzan bina mozketa, hamabost kolpe ingude proban eta bi itzuli korrika plazari.
Talde gorria
Trontza: Agurtzane eta Garikoitz Alkorta Urdanpilleta.
Ingudea: Haritz Holgado Esnaola.
Korrika: Maddi Lorenzo Olasagasti eta Iñaki Añorga Unanue.
Aizkoran: Haritz Esnal Odriozola.
Giza proban: Iñaki Portularrume Unanue eta Imanol Zaldua Unanue.
Harri-jasotzen: Elene Ostolaza Etxabe.
Txinga: Josu Lartzabal Zapiain.
Talde urdina
Trontza: Irati Holgado Esnaola eta Julen Uli Unsain.
Ingudea: Beñat Bereziartua Urretabizkaia.
Korrika: Ekiñe Zalakain Martija eta Borja Pulido Orbegozo.
Aizkoran: Urtzi Olasagasti.
Giza proba: Gabriel Sarasola Ibargoien eta Jurgi Mendiluze Zuloaga.
Txinga: Aitor Villafafila Illarramendi.
Harrijasotzen; Udane Ostolaza Etxabe.
Epaileak: Oxkar Santamaria eta Mikel Arrillaga.
Aurkezlea: Alberto Pikabea.
Antolatzailea: Haritz Esnal Odriozola.