Jaiak amaierara iristen ari diren arren, larunbat arratsaldeko egitaraua ere bete-beterik egon da: errekortariak, erromeria txoznetan, buruhandi eta erraldoiak eta txaranga herrian zehar. Gauen ere kontzertuak izango dira: frontoian Viafara taldea eta Janus Lester; txoznetan La Txama eta DJ Fantasia.