Usurbilgo jaiak

Gaupaseroek ekin diote jaietako azken egunari

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 6a, 10:18

Azken egunari ekin dioten parrandazale "goiztiarrenak" dituzue albiste honi atxikitako irudian. Atzotik festan zirenak dira; gaupaseroek ekin diete igande honetako ospakizunei. Hemen, datozen orduotarako iragarriak dauden hitzorduak:

Atzotik jai giroan murgilduak izan arren, parranda amaitzeko batere gogorik gabe ziren albiste honetako argazkiko protagonistak. Igande goiz honetan, 8:30ak pasatxoan jasotako irudia duzue ondokoa. Jada tradizioan bilakatu dena berritu dute, festen azken txanpan. Gaupaseroak izan dira, igande eta jaien azken egun honi hasiera eman diotenak; atzoko parrandazaleen eta igande goiz honetan plazara irtendakoen lotune izan direnak.

Kita del Pare txarangakoekin txosnetatik abiatu eta herrian barrena eginiko bira, Bordatxo pareko biribilgunean amaitu dute, ondoko argazkiarekin.

Haiek eman diete bukaera larunbat gaueko ospakizunei eta hasiera ofiziala eman festetako azken egunari. Hemen, datozen orduotan izango dituzuen hitzorduen berri:

Usurbilgo jaia

Uztailak 6, igandea
• 07:00 Kita del Pare txaranga txosnetatik abiatuta.
• Ondoren, gaupaseroen argazkia.
• 09:00 Esnadeia, trikitilariekin.
• 11:30 Joaldunak Egurtzegitik abiatuta.
• 12:00 Kale Zirkua. 'Mikra' ikuskizuna eskainiko dute Artzabalgo frontoian.
• 18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen-ematea, 18:00etan).
• 18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
• 18:30 México Lindo kalejira eta mariatxiak Artzabalen.
• 23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
• 00:30 Karaokea txosnetan.

Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.