Lilura, txundidura eragin du igande eguerdi honetan, uztailaren 6an, Artzabalgo frontoira joandakoen artean. "Mikra" zirko garaikideko ikuskizunaz ari gara. Berdinki elkartekoek eskaini dute ikuskizuna. Taldearen izenak egoki asko dioen moduan, genero berdintasuna sustatzen du ikuskizunak. "Rol eta harremanen inguruko lanketa egin eta norberaren identitatearen erainkuntzaren garrantzian zentratzen" da, akrobazia eta zirkuko teknikak baliatuta, eta, noski, euskaraz. Plazaraturiko sorkuntza lan honen bidez, "inklusioa eta zaintza erdigunean dituen iruditegi berri bat sortzea du helburu".
Ia bertan behera geratzear izan da emanaldia. Izan ere, euri tantak hasi ditu eta segurtasun arrazoiengatik eten behar izan dute saioa. Halere, berehala atertu duela ikusita, berrekin diote emanaldiari.