Usurbilgo jaiak

Viafarak ekin dio bart, festen gau luzeenari

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 6a, 11:59

Usurbilgo taldeak aurtengo azken kontzertua eskaini du bart, goraino betetako frontoian.



Herriko musika talde batek eman ohi dio hasiera azken urteotan, larunbat gau luzeko parrandari. Halaxe izan da aurtengoan ere. Iaz, Ameba izan zen talde gonbidatua, aurten Viafara. Frontoia bete dute bart eskainitako kontzertuan. Sare sozialen bidez iragarri dutenez, gainera, azken aldiz ikusi eta entzun ahal izan da zuzenean herriko musika talde hau. Izan ere, Viafarak jakinarazi duenez, bart gauean haien herrian eskainitakoa, aurtengoz, azken emanaldia izan da. 2026ra arte ez dira berriz oholtza gainera igoko.

Emanaldia, gainera, "gure EP ttikia Denok Gara Etsai" izenekoa ezagutarazteko baliatu nahi izan dute.