Usurbilgo jaiak

Usurbilgo Jaiak: mariatxiak eta paella txapelketa

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 6a, 20:45

Jaien amaiera baino lehen, mariatxiez gozatu ahal izan dute usurbildarrek Mexiko Lindo talde mexikarraren eskutik. Txoznetan, paella txapelketa egin dute.

Igande arratsaldean mariatxiez gozatu ahal izan dute usurbildarrek Mexiko Lindo talde mexikarraren eskutik, Artzabalen. Txoznetan, paella txapelketa egin dute. Gaueko 23:00tan Ipurtargia erreko dute Dema plazan jaiei amaiera emateko, eta bukatzean, txoznetan, karaokea egin dute.