Doako bost formakuntza saio eskainiko ditu Oiardo kiroldegiak aste honetan, astelehen honetatik, ostegunera, uztailaren 7tik 10era hain zuzen. Hiruna ordukoak izango dira saiook kiroldegian. Aurrez eman beharko da izena, usurbil.eus atarian dituzuen loturen bidez. “Egin dezagun Usurbil kardio-babestutako herria izatea, desfibriladoreak erabilgarri izan eta erabiltzen dakien pertsona talde konprometituarekin”, adierazi dute udal kirol sailetik. Antolakuntzak ohartarazi duenez, “talderen batean izena ematen uzten ez badu, taldea bete delako izango da. Era berean, izena emandakoan txanda konfirmatzeko mezua jasoko da bueltan”.
Egun, kiroldegian, Harane futbol zelaian, Sutegiko arkupean, Santueneko frontoian, Zubietako frontoian, Egurtzegin (Pelaioeneara mugituko da laster), Aginagako eskola txikiaren kanpoaldean eta udaltzainen autoan daude desfibriladoreak, baina Udaletik iragarri dutenez, “Txokoalden bederatzigarrena jartzea aurreikusia dago. Herrian gehiago ere badira, batik bat, enpresa pribatuek jarriak”.
Honako hauek dira aipatu trebakuntza saioen hitzorduak eta Udalak haietako bakoitzerako izena emateko Udalak kaleraturiko loturak. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "talderen batean izena ematen uzten ez badu, taldea bete delako izango da. Era berean, izena emandakoan txanda konfirmatzeko mezua jasoko da bueltan".
Desfibriladorea erabiltzeko ikasteko saioak
-Uztailak 7, astelehena, 17:00-20:00. https://forms.gle/Fg9b5foAZwpnLSCN8
-Uztailak 8, asteartea, 09:30-12:30. https://forms.gle/WhVj7dwD1ZBfGcHT6
-Uztailak 9, asteazkena, 10:30-13:30. https://forms.gle/LKJaK7ipS2HoddPz9
-Uztailak 9, asteazkena, 17:00-20:00. https://forms.gle/yRdgJj8HwzmyvBTg9
-Uztailak 10, osteguna, 09:30-12:30. https://forms.gle/JU44YjECeTQ7ow6A8