Usurbilgo jaiak

Ipurtargia ez zen sutan desegin

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 7a, 09:15

Azken traka unean eginiko euriak jaietako zaindaria desegitea saihestu zuen bart, Dema plazan eginiko festen amaierako ekitaldian.

Irudi historikoak albiste honi atxikitakoak. Jaien amaieran heldu zen ezustekoa, euriaren eskutik. Aurtengoan, inoiz baino motibo gehiago tarteko, albiste izan dugu festetako zaindaria. Ekainaren 30etik Potxoeneko atarian jarria egon den ipurtargia lehenengoa izan da argi propioa izaten, jaietako gauak argiztatu dizkigu eta. Horrez gain, maskota tamaina txikian paparrean jantzita eramateko aukera izan dugu igaro berri den astean zehar.

Hori gutxi balitz, espero ezin zitekeena gertatu da bart Dema plazan. Usurbilgo festak agurtzeko urteroko azken trakan, ohitura izaten da, ordu batzuk lehenago aipatu eremura eramandako maskota erretzea.

Atzo, egunean zehar, tarteren bat salbu, ateri eutsi zion, gaueko 23:00ak iritsi arte. Azken traka abiarazteko minutu batzuk falta zirela euritan hasi eta ondoko irudiotan ikus dezakezuena eragin zuen; maskota ezin izan zen erre. Su hartzen hasi bai baina ez zen sutan desegin, jaiotako zaindari izan dugun ipurtargia.

Maskota historiko gisa oroituko dugu aurrerantzean, suari aurre egindako lehen maskota izango da urte askoan.