Usurbilgo jaiak

Ipurtargien dantza argitsuarekin agurtu ditugu festak

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 7a, 09:07

Maskota guztiz desegitea eragotzi arren, euriak ez zuen zapuztu ipurtargien dantza.

Elkarri estuki lotuak dauden bi osagai izaten ditu jaien bukaerak Usurbilen; batetik, festetan zaindari izandako maskota erretzen da Dema plazan. Aurtengo edizioa, ordea, erronka hau bete ezin izan urte gisa oroituko dugu aurrerantzean. Izan ere, euriak maskota sutan desegitea eragotzi du bart.

Giro bustiak, ordea, aurtengo ipurtargia erretzen ahalegindu aurretik zapuztu ez duena, azken traka girotu ohi duen emanaldia izan da. Dantzaz girotu digute une hori, frontoian. Maskotari lotutako emanaldia eskaini ohi dute herrikideek. Aurten, inoiz baino jendetsuagoa izan da festen bukaerako saio hori. Dantzan agertu zaizkigu, ilunpetan, baina argi eginez; ipurtargien dantzaleku bilakatu dute bart, frontoian ospaturiko jaien amaiera ekitaldia.

Euskal abesti ezagunen erritmora aritu ziren gogotsu dantzan. Jaien amaierako giro euritsu eta iluna argitu eta alaitu zuten.