Ohi bezala, asteazkena heltzearekin batera hasiko zarete jasotzen, aste honi dagokion NOAUA! aldizkaria. 1041. zenbakiduna izango da udako oporraldiko etenaldira iritsi baino lehen plazaratuko dugun azkenaurreko astekaria; hein handi batean, Usurbilek bizi izandako "Aste Nagusiari" lotutakoa. Izan ere, herriko festen berri zabalago jasoko duzue egunotan sarean egin bezalaxe, papereko edizioan ere.
Aldizkari hau kaleratu ostean, beste bat, bakarra geratzen da udako oporraldiaren aurretik. Azkeneko NOAUA! astebete barru argitaratuko dugu, hilaren 18an hain zuzen. 1042. NOAUA! horri begirako oharrik baldin baduzu, ohiko bideotatik helarazi dezakezu: erredakzioa@noaua.eus / 943 360 321/Bordaberri 3, behea.
Udako oporraldi osteko hurrengo aldizkaria irailaren 5ean argitaratuko dugu.
Bazkidetza
Kultur elkarte honek uztailero moduan 2025eko kuota laster kobratuko die bazkideei. NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.
Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue,edota web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean hain zuzen.