Aldizkako bide mozketak Arratzain-Oiloki artean

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 8a, 08:40

Asteazkenean, uztailaren 9an hastekoak dituzten lanak tarteko, tarteka itxi egingo dute Oiloki eta Arratzain arteko bidea.

Hirigintza lanei lotutako oharra. Adi, datozen egunotan Usurbildik Arratzainera igo edo alderantzizko bidea egin behar dutenei. Izan ere, Usurbilgo Udaletik ohartarazi dutenez, tarteka itxita aurkituko duzue hurrengo astebetean.

Udaletik berri eman dutenez, "Oiloki eta Arratzain arteko herri-bidea egonkortzeko lanak egingo dira" egunotan. Lan horiei, asteazkenean, uztailaren 9an ekingo diete. Astebete inguruko iraupena izango dutela aurreikusia du Udalak.

Tarte horretan, "23 metroko harri-lubeta bat egingo da. Izan ere, 2024ko urrian izandako euriteen ondorioz, luizia izan zen herri-bide horretan, eta beharrezkoa zen egonkortze lanak egitea".

Horregatik, lan horien ondorioz, "mozketa txikiak egingo dira, harriak deskargatzeko uneetan". Hobekuntza lan hauetara "guztira, 47.589 euro bideratuko dira herri-bide hori egonkortzeko; landa bideak konpontzeko aldundiaren dirulaguntza jaso du udalak, 26.000 eurokoa".