650 Usurbil Bizi

Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua larunbatean

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 8a, 09:09

650 Usurbil Bizi herri egitasmoak larunbaterako, uztailaren 12rako du iragarria hurrengo bisita gidatua.

Urria amaierara arteko bisita gidatuen programazioa kaleratua du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Hurrengo hitzordua larunbat honetarako, uztailaren 12rako antolatu du, Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen duen egitasmoak.

Eskaintza bikoitza bilduko du hitzordu berean. Hasteko, Usurbilgo kaleetan dugun kultur sorkuntza ezagutzeko aukera izango da: Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren, Irantzu Lekueren edota Judas Arrietaren eta Axpiren muralak, Tapiarena, Askatasuna plazako Karlos Zabalaren irudiak...

Osteratxo honen ondotik, Usoa Zumetak Txikierdin duen Zumeta Arte Estudiora jo ahalko dute bisitariek.

Gogoan izan, hitzordu horretarako nahiz urrira arteko gainerako bisitetan parte hartzeko izena aurrez eman beharko da. Hemen xehetasunak:

650 Usurbil Bizi bisita gidatuak
Uztailak 12, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.

Uztailak 23, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Uztailak 24, osteguna
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Uztailak 26, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.

Uztailak 27, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.

Abuztuak 23, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua (erdaraz).

Abuztuak 24, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.

Irailak 7, igandea
10:00-13:30 "Usurbilgo Sagardo Kultura: sagar jotzea" bisita gidatua.

Irailak 20, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.

Irailak 21, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.

Irailak 24, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Irailak 26, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Urriak 11, larunbata
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.

Urriak 25, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.


Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus