Ekaina erdialderaz geroztik, kanpaina berria abian du Hurbilago Usurbilgo merkatarien eta ostalarien elkarteak. Oraingo honetan, erosketak herrian egitearen truke larrialdi-gailuen zozketan parte har dezakezue. "Ez galdu aukera!", galdegin dute ekimenaren sustatzaileek. Izan ere, "errepidean ikusgaitasun handia" eskaini eta "arriskuak saihesteko lagungarria" den gailua da eskura daitekeena. "DGTren araudia betetzen du", Hurbilagotik ohartarazia dutenez.
Horretarako, aipatu moduan, herrian erosketak egin baino ez duzue. "Erosi, aurreztu eta herriko merkataritza piztu!", egin dute gonbita.
Hala egin dutenen artean hainbat saritu izan dira. Duela bi aste saritu hainbaten irudi bilduma helarazi zigun Hurbilagok. Albiste honi atxikiak dituzue saritu gehiagoren argazkiak.