Datozen asteetan, doako energia-diagnostikoak egingo dira bertako enpresei zuzenduta. "Helburua da energia-kontsumoa murriztea eta energiaren kudeaketa eta kontrola hobetzea zuen instalazioetan", Beterri-Buruntza mankomunitateak aditzera eman duenez.
Diagnostikoaren bidez, "aurrezteko aukerak identifikatu ahal izango dira". Hala nola, "kontsumo handieneko puntuak aztertu; edota zure enpresara egokitutako neurri praktikoak proposatu".
Parte-hartzeko edo informazio gehiago eskatzeko, idatzi eposta helbide honetara, iraunkortasuna@beterriburuntza.eus edo telefonoz deitu bestela, 688 864 133 zenbakira.