Azken aldizkarirako oharrak helarazteko azken txanpa

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 11a, 08:01

Uztailaren 18an argitaratuko dugu udako oporraldi aurreko azken astekaria.

Aldizkari bakarra geratzen da udako oporraldiaren aurretik. Azkeneko NOAUA! astebete barru argitaratuko dugu, hilaren 18an hain zuzen. 1042. NOAUA! horri begirako oharrik baldin baduzu, ohiko bideotatik helarazi dezakezu: erredakzioa@noaua.eus / 943 360 321/Bordaberri 3, behea.

Udako oporraldi osteko hurrengo aldizkaria irailaren 5ean argitaratuko dugu.


Bazkidetza
Kultur elkarte honek uztailero moduan 2025eko kuota laster kobratuko die bazkideei. NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.