Kale nagusia hainbat orduz trafikoari itxita egongo da uztailaren 17an eta 29an

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 14a, 12:29

Etxealdiko igogailuaren pasarela jarri ahal izateko itxiko dute kale nagusia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00etara. 

Uztailaren 17an eta 29an Kale nagusia itxiko dute trafikoari  8:00etatik 18:00etara Etxealdiko igogailuko pasarela jarri ahal izateko. Uztailaren 17an pasarela ekarriko dute eta aurreikusitakoa baina lehenago bukatzen badute kale nagusia lehenago irekiko dute. 29an pasarela jarri behar dute, eta horretarako garabia erabiliko dute. Horrek, kale nagusian dauden aparkalekuetan garabia egotea ekarriko du, eta beraz, egun horretan aparkalekuak libre utzi beharko dira. 

Kale nagusiko trafiko mozketak garraio publikoaren zerbitzuari ere eragingo dio, eta autobus geltokia aldatu egingo da egun horietan. Donostia-Zumaia autobus zerbitzuaren geltokia San Inazio beheko biribilgunean izango da; Hernaniko zerbitzuarena, aldiz, Laurok dendaren zuzengunean.