Bizipoza Elkarteak "Bizipoza. Mundu berri bat guztiontzat 2" diskoaren hamar koreografia berriak aurkeztu zituen atzo Potxoenean. Bideoa guztiak Bizipoza Elkartearen Youtube kontuan, bizipoza.eus atarian eta bizipozaeskola.eus atarian. Bizipoza elkartea argitaratzen duen bigarren diskoa da.
Diskoak hamar abesti ditu, eta bakoitzean elkarte batek edo batek baino gehiagok parte hartu dute. SuperH elkartearen Parke Bat abestia, Beroa elkartearen Txokotxoa, Bortzirietako Guztiok taldearen Guztiontzat, ADEMGI elkartearen Beste pauso bat, Gure Nahia eta Gure Señeak elkarteen Izan gure lagun, Chernobilen lagunak elkartearen Misha Txikia, Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioaren Hogeitabira, SanFilippo Euskadi elkartearen Gaur gu gara eguna, Etiopia Utopiaren Mundu bat non eta azkenik GKEF eta Mindara elkarteen Nahi ibili gurekin?.
Proiektuaren helburua "musikaren eta mugimenduaren bidez elkartasuna eta bizipoza zabaltzea" dela adierazi dute elkartekoek, eta koreografien bitartez herritarrak dantzan jarri nahi dituzte, eta elkarlana eta komunitatea sendotzeko baliabide "bikainak" izango direla uste dute. “Bideoan ikusten dena eredua baino ez da, mugimenduren bat egin ezin baduzu, egin ezazu zure erara. Denok elkarrekin, badugu zer egin!” gogorarazi dute.
Bideoetan Bizipoza Elkarteko ordezkariek, elkarteek, Izaskun Forkada (koreografien sortzailea), TaPuntuko kideak (bideoen egileak eta parte-hartzaileak), eta Usurbilgo Orbeldi Dantza taldeko ordezkariek parte-hartu dute.