Beterri-Buruntza

Beterri-Buruntza Mankomunitateak Elkar-Ekin Lanean estrategia aurkeztu du

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 15a, 13:22

Estrategia honen helburua eskualdeko lehen sektoreko laneratzea areagotzea da, eta horretarako, teoria zein praktika landuko dituzte Hernaniko Burujabetzen Etxean eta Karabaleko baratzean. 

Beterri-Buruntzako Mankomunitateak Elkar-Ekin Lanean egitasmoa aurkeztu du gaur Hernanin. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta HENASErekin (Hernaniko Nekazari eta Abeltzaintza Sustapenerako Elkarte) elkarlanean ari dira, eta Hernaniko Udalaren laguntza eta HAZIrena jasoko du proiektuak. 

Elkar-Ekin Lanean lehen sektorean lan egiteko beharrezkoa den teoria eta praktika uztartzen ditu, eta hori Hernaniko Burujabetzen Etxean eta Karabeleko Baratzean egiten dute. Ikasitako hori praktikan jartzeko, eta lehen eskutik bizi ahal izateko eskualdeko HENASE-ko etxaldeetan praktikaldia egiten dute hilabete batez. 

Bi helburu nagusi ditu proiektuak. Lehenengoa lehen sektoreko lan erreleboa sustatu nahi du. Uzta biltzeko garaian lan handia izaten da lehen sektorean, eta proiektu honen bitartez, eskulan kualifikatu eskaini nahi da garai horretan. 

Bigarrenak, aldiz, gizarte-kohesioa eta inklusioa indartu nahi ditu. Formakuntza honek egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat bideratua dago. Horrela, haiek haien autonomia indartuko dute eta gizartean parte hartzea sustatuko du. 

Proiektuak lau hilabeteko luzera du eta dagoeneko 2025ean bi talde sortu dira: lehenengoak amaitzear daude, eta bigarrenek ekainean hasi zuten. Proiektu honek eskualde guztian eragina izatea espero dute.