Sutegi udal liburutegia
Irailaren 5era arte, astelehenetik ostiralera: 09:30-14:00.
Bus-taxia
Uztailaren 30era arte 7:30ean, 10:30ean eta 13:30ean abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die, arratsaldeetan ez da Bidez Bide zerbitzua eskainiko. Abuztuan ez da izango zerbitzurik. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegian eskainiko da. Informazio gehiagorako: 630 643 596.
KzGunea
Uztailaren 30era arte goizez irekiko dute, abuztuan itxita egongo da eta irailaren 1etik aurrera, 16:00-20:00 artean zabalduko dute.
Oiardo kiroldegia
• Abuztuaren 31ra arte udako ordutegian zabalduko dute (abuztuaren 1etik 17ra izan ezik, itxita egongo baita kiroldegia):
• Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
• Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).
• Irailaren 1ean, ohiko ordutegian irekiko dute berriz Oiardo kiroldegia.
Garbigunea
Irailaren 15era arte ordutegi hau izango du Garbiguneak: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute, igande eta jaiegunetan ez.
Euskotren
Euskotrenek irailera arte udako ordutegia izango du indarrean (larunbat, igande eta jaiegunetan, 30 minuturo eskainiko da tren zerbitzua eguerditik iluntzera).
Lurraldebus
Lurraldebusek abuztuan udako ordutegian izan ohi du indarrean.