"Bilagun animalien kudeaketarako zerbitzu profesionalen enpresa bat da, ibilbide luze eta finkatua duena eta zerbitzu horiek erakunde publikoei zein partikularrei ematen dizkiena. Bezeroen artean Hondarribia eta Gipuzkoa zein Nafarroako beste udalerri batzuk ditu, baina baita norbanako asko ere, adibidez, uda garaian euren maskota nora eraman ez dakitenak oporretara joan behar dutenean. Animalien Ongizateari buruzko Legea indarrean sartu ondoren, lege horrek jasotzen dituen tratamendu guztiak (txipa, txertoa eta esterilizazioa) egiteaz arduratzen da baita".
Usurbil K.E.-tik aditzera eman dutenez, "esker hitzak besterik ez ditugu Bilagunekiko. Usurbil Kirol Elkarteak dituen erronkak azaldu genizkionean, laguntzeko prest azaldu zen eta gure elkartearentzat ere eskertzekoa da horrelako lan soziala egiten duen enpresa baten babesa lortzea. Katu eta txakurrek zer-nolako instalazioak erabiltzen dituzten ikusi ahal izan dugu, bertako langile eta bolondresek nola mimo izugarriarekin zaintzen dituzten animaliak, horietako askok jasan behar izan dutena jasanda... Txalogarria benetan".
Bilagunen eta Usurbil K.E.-ren arteko lankidetzaren baitan, "denboraldiotan zehar elkarlanean hainbat ekintza burutuko ditugu Usurbil Kirol Elkarteak eta Bilagunek, eta aurrerago xehetzen joango gara elkarlan puntu hauek".
Bilagunen eta Usurbil K.E.-ren arteko lankidetzaren baitan, "denboraldiotan zehar elkarlanean hainbat ekintza burutuko ditugu Usurbil Kirol Elkarteak eta Bilagunek, eta aurrerago xehetzen joango gara elkarlan puntu hauek".
Bilagunek Usurbil K.E. laguntzeko prestasuna adierazi du. "Animaliak gustoko ditugu eta horretan adituak gara, Gipuzkoa mailan animalien kudeaketa profesionalean erreferente handiena. Eta gure inguruan dugun eta proiektu garrantzitsu bat duen klub historiko bati lagundu eta harremanak sendotzea oso interesgarria iruditzen zaigu. Zuen garaipenak gureak ere izango dira! Aurrera!".