Lurraldebus
Aurreko urteetan abuztuan izaten du Lurraldebusek, uda parteko ordutegia indarrean Donostia-Zumaia arteko UK09 zerbitzuan. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus
Bus-taxia
Aurreko urteen antzera, udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzua etenda egongo da abuztuan zehar, uztailean goizez eskaini ostean. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegira itzuliko da "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Kzgunea
Uztailaren 30era arte, 09:00-13:00 artean irekita izan ostean, abuztuan itxita egongo da KzGunea. Irailaren 1ean irekiko dute berriz, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Oiardo Kiroldegia
Udako ordutegia indarrean izango du uztailean bezalaxe abuztuan ere Oiardo kiroldegian. Baina abuztuaren bigarren hamabostaldian izango da. Izan ere, hilaren 4tik 17ra itxi egingo dute Oiardo kiroldegia. Tarte horretan, gainera, "gimnasioa hirugarren solairura aldatzeko" baliatuko dutela iragarri du Usurbilgo Udalak. "Zehazki, gaur egun tatamia dagoen tokian jarriko da, gimnasioan erabiltzaile gehiago ibiltzen delako: handiagoa denez, gimnasioak espazioa irabaziko du, eta aurrera begira, makina berri gehiago jartzeko aukera emango du. Tatamia, berriz, egun gimnasioa dagoen lekura aldatuko da. Guztira, 15.000 euro inguru bideratuko dira. Era berean, bi espazioetan eguzki izpiak leuntzeko laminak jartzen ari dira; 7.600 euro inguru bideratu dira".
Abuztuaren 18tik 31ra arte ordutegi honetan irekiko dute Oiardo kiroldegia:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).
Irailaren 1ean, ohiko ordutegian irekiko dute berriz Oiardo kiroldegia:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuan udako ordutegian dute uztailaren 15etik irailaren 15era arte:
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
Sutegi udal liburutegia
Abuztuan ere zabalik segiko du udal liburutegiak udako ordutegian, irailaren 5era arte:
-Astelehenetik ostiralera: 09:30-14:00.
Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Euskotren
Ekainaren 23az geroztik, udako ordutegia abian dute Euskotrenen. "Uda iristearekin batera, Euskotrenek eskaintza egokituko du udako beharrak asetzeko", iragarri dute. Aurreko urteen antzera, "trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko".
Zerbitzuon indartzea, bereziki, asteburuetan nabarmentzen da; Usurbil zeharkatzen duen tren zerbitzuan esaterako. Izan ere, urtean zehar orduero izaten da tren zerbitzua Oriorantz nahiz Donostiarantz. Larunbat, igande eta jaiegunetan, aldiz, 30 minutuero eskaintzen ari dira zerbitzu hau, aipatu egunotan, 15:00-22:30 artean Gipuzkoako hiribururantz eta 13:50-20:50 artean, Oriorantz. Gainerako ordu tarteetan orduero izango da tren zerbitzua. Ordutegi zehatza halere, eskuragarri duzue euskotren.eus atarian. Webgune horretan jaso dezakezue informazio gehiago edota 944 333 333 telefono zenbakiaren bidez.
NOAUA! K.E.
Urdaiagako jaiak amaituta, eten egingo dugu web orrialde honen eguneratzea abuztu amaierara arte. Bestalde, gogoan izan, irailaren 5ean argitaratuko dugu urte garai honetako etenaldiaren osteko lehen aldizkaria. Ordurako oharrik baduzue, erredakzioa@noaua.eus bidez helarazi ahalko duzue.