Oiardo Kiroldegia
Zabalik da berriz udal kiroldegia, abuztuaren 4tik 17ra itxita egon ostean. Udako ordutegia indarrean izaten segiko du uztailean bezalaxe hilabete honetan ere, abuztuaren 31ra arte hain zuzen:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).
Irailaren 1ean, ohiko ordutegian irekiko dute berriz Oiardo kiroldegia:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Sutegi udal liburutegia
Abuztuan ere zabalik segiko du udal liburutegiak udako ordutegian, irailaren 5era arte. Astelehenetik ostiralera irekiko dute, 09:30-14:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Bus-taxia
Aurreko urteen antzera, udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzua etenda izango da abuztu osoan zehar, uztailean goizez eskaini ostean. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegira itzuliko da "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Kzgunea
Abuztuaren 31ra arte itxita egongo da KzGunea. Irailaren 1ean irekiko dute berriz, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuan udako ordutegian izango dute irailaren 15era arte. Astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean irekiko dute; larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita izango da. Irailaren 15etik aurrera, astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean izango da zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita izango dute.
Euskotren
Ekainaren 23az geroztik, udako ordutegia indarrean dute Euskotrenen irailera arte. "Trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko", berri emana dute Euskotrenetik.
Zerbitzuon indartzea, bereziki, asteburuetan nabarmentzen da; Usurbil zeharkatzen duen tren zerbitzuan esaterako. Izan ere, urtean zehar orduero izaten da tren zerbitzua Oriorantz nahiz Donostiarantz. Larunbat, igande eta jaiegunetan, aldiz, 30 minutuero eskaintzen ari dira zerbitzu hau, aipatu egunotan, 15:00-22:30 artean Gipuzkoako hiribururantz eta 13:50-20:50 artean, Oriorantz. Gainerako ordu tarteetan orduero izango da tren zerbitzua. Ordutegi zehatza halere, eskuragarri duzue euskotren.eus atarian. Webgune horretan jaso dezakezue informazio gehiago edota 944 333 333 telefono zenbakiaren bidez.
NOAUA! K.E.
Azkenik, NOAUA! Kultur Elkarteari dagokionean, gogoan izan, uztailaren 18an argitaratu genuen oporraldi aurreko azken aldizkaria. Irailaren 5ean plazaratuko dugu urte garai honetako etenaldiaren osteko lehen aldizkaria. Ordurako oharrik baduzue, erredakzioa@noaua.eus bidez helarazi ahalko duzue, irailaren 1a baino lehen.