Usurbil Futbol Taldeko eskolako izen emate epea astelehenean hasiko da

Noaua Aldizkaria 2025ko abu. 29a, 10:00

2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako umeek izen eman dezakete irailaren 1etik hasita irailaren 19ra bitartean, azken hori barne. 

Urtero bezala, Usurbil Futbol Taldeak futbol eskola izango du. Astelehenean, irailaren 1ean, hasiko da izen emateko epea eta azken eguna, irailaren 19a izango da, egun hori barne. 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako umeek izen eman dezakete Usurbil FTko eskola. 

Entrenamenduak ostiraletan izango dira: 2016-2017 urteetan jaiotakoak 17:30etik 18:30era bitarte; 2014-2015 urteetan jaiotakoak, aldiz, 18:30etik 19:30era bitarte. 

Entrenamenduez gain, Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatutako partida bat edo bi jokatuko dituzte hilean, urritik ekainera bitarte. Apuntatuz gero, urteko 200 euroko kuota ordaindu beharko da (klubean neba-arrebarik izanez gero, 25 euroko deskontua egingo zaio). Horrez gain, haur bakoitzak klubeko arropa izan beharko du partidetara joateko: poloa, txaketa, parka eta motxila. 

Izen-ematea betetzeko formularioa: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfp0c8JKVNDnJjDKw-l5r7ATM_e-naIDzfwNy58kTGJ8IHewA/viewform?pli=1