2025a agurtu arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratu du Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen duen 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.
Gogoan izan, bisita gidatu horietan parte hartzeko izena aurrez eman beharko da. Hitzorduotan lehenengoa, irailaren 13rako antolatu dute. Sagar jotzea hurbiletik ezagutzeko txangoan parte hartu ahalko dute bisitariek. Hemen xehetasunak:
650 Usurbil Bizi: bisita gidatuak
Irailak 13, larunbata
10:00-13:30 "Usurbilgo Sagardo Kultura: sagar jotzea" bisita gidatua.
Irailak 20, larunbata
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea: kolpisten okupazioaren urtemuga.
Irailak 21, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Irailak 24, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Urriak 10, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Urriak 11, larunbata
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Urriak 19, igandea
10:00-13:30 Usurbilgo Sagardoaren Kultura: bertso-ibilaldia Ugarte baserritik.
Urriak 25, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.
Urriak 29, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Urriak 31, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Azaroak 8, larunbata
11:00-12:15 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua.
Azaroak 9, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Azaroak 22, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia (erdaraz).
Azaroak 26, asteazkena
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 8, astelehena
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Abenduak 19, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus