Lau hamarkada bete ditu Ziortza Gazte Elkarteak. Maiatzean ospatu zuten urtemuga jaialdia asteburu batez. Sagardo Egunean bezalaxe, uztailaren lehenean herriko festei ekiteko ohorea izan zuten Zumarte Musika Eskolakoekin batera. Urtemuga ikasturte berezia jaien osteko udako kanpaldiarekin borobildu zuten. Errioxarantz, Peñaloscintosera abiatu ziren uztailaren 8an, aldez aurretik, udaberrian izena eman zuten DBH-ko gazteekin.
DBH 3 eta 4ko 70etik gora lagun, DBH2ko 50etik gora gazte eta DBH1eko beste 33 kide erakarri ditu aurtengo kanpaldiak, uztailean zehar eginiko hiru txandatan.
Aste horietan zehar bizitako hainbat une iruditan bildu ditu Ziortza Gazte Elkarteak bere sare sozialetan. Hainbat ekintzetako nahiz ibilaldietako argazkiak eseki dituzte:
-Facebook: Ziortza Gazte Elkartea.
-Instagram: @ziortzage