Kantu Taldea
Irailaren 15ean abiaraziko du ikasturte berria Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira Agerialdeko musika gelan. Ikasturteko lehen kantu-jira, aldiz, hilabeteko azken larunbaterako antolatu dute, hilaren 27rako. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.
Txalaparta eskola
Jexux Artze Kultur Elkarteak 2025-26 ikasturterako antolaturiko eskaintzan izena emateko epealdia zabalik da. Horretarako nahiz informazio gehiago bideotatik eskuratu ahalko da: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com
Buztinarekin esperimentatzen
Buztinzulo zeramika taldeak 2025-26 ikasturterako izena emateko epealdia zabalik du. Urritik maiatzera antolaturiko ikasturteko saioen egun eta ordutegia asteotan zehaztu asmo dute. Atxegaldeko Alperroburu kaleko 6. zenbakian duten egoitzan segiko dute. Izena emateko buztinzulo@gmail.com helbidera idatzi beharko duzue.
KzGunea
Irailaren 1ean irekiko dute berriz, abuztuan itxita izan ostean. Irailaren 1etik 30era arte arratsaldez irekiko dute KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hona hemen, hurrengo ikastaroen berri:
-Irailak 1-4, 18:00-20:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Irailak 19-23, 16:00-18:00 “LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu”.
-Irailak 24-30, 16:00-18:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Einean elkartea
Ikastaro eskaintza hau plazaratu dute:
Yoga
Irakasleak: Katia 636 711514 / Sebas 605 722825
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Pintura
Irakaslea: Susana 609 41 38 83
Olioa, akuarela, pastela...
Eskulanak
Irakaslea: Susana 609 413883
Teknika ugari ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Josteko tailerrak
Irakaslea: Ione 673 642932
Sormena eta joskintza.
Orbeldi dantza taldea
Ikasturte berrirako ikastaroetan izena emateko irailaren 15era arteko aukera izango da, esteka honen bidez: https://forms.gle/5iLYZoUUEw3TFadAA Bestela, hilaren 12an, 17:30-18:30 artean Oiardo kiroldegian presentzialki ere eman ahalko da izena. 90 euroko kuota ordaindu beharko dute helduek, 70 eurokoa haurrek. Informazio gehiago, orbeldi.udt@gmail.com helbidean eskuratu ahalko duzue. Segidan duzue, prestatu duten ikastaro eskaintzaren berri:
Haurrak
LH 1-2: 16:45-17:45 astelehenetan edo ostiraletan.
LH 3: 16:45-17:45 asteartetan edo ostiraletan.
LH 5: 16:45-17:45 asteazkenetan.
LH 6: 17:45-18:45 astelehenetan.
DBH: 16:45-18:15 ostegunetan (ordutegia moldatzeko aukera adostu daiteke).
Helduak
Oinarrizko Euskal Dantzak: astelehenetan 19:00-21:00 artean.
Euskal Dantza Taldea: asteartetan 19:00-21:00 artean.
Plaza Dantza Taldea: asteazkenetan 19:00-20:30 artean.
Santuenea Kultur Elkartea
Oporren itzulerarako eta auzoko jaien aurretik (irailaren 19tik 21era ospatuko dira aurten) "Santuenea Martxan!" ekitaldi zikloa antolatu du bertako auzo elkarteak, iraileko lehen asterako. Hemen iragarri dituen ekitaldien berri zehatzago:
Defentsa pertsonala:
Bideratzailea: Iratxe Bizkarrondo.
Saioen egutegia:
-Irailak 1, 19:00-21:00 6-12 urte artekoentzat.
-Irailak 2, 19:00-21:00 13-16 urte artekoentzat.
-Irailak 3, 19:00-21:00 17 urtetik aurrerakoentzat.
Lekua: Santuenea 16 (ludoteka).
Prezioa: elkarteko bazkideek 4 euro, gainerakoek 7 euro.
Oharra: plaza mugatuak.
Jubilatuentzako gimnasia:
Bideratzailea: Iratxe Bizkarrondo.
Saioen egutegia: irailak 4, 19:00-20:30.
Prezioa: elkarteko bazkideek 3 euro, gainerakoek 5 euro.
Talo tailerra:
Bideratzaileak: Usurbilgo talogileak.
Eguna: irailak 5, ostirala, 18:00.
Lekua: Santueneako frontoia.
Prezioa: elkarteko bazkideek 4 euro, gainerakoek 6 euro.
Ikasturte hasierako festa, Umeen Eguna:
Eguna: irailak 6, larunbata.
Egitaraua:
11:30 Herri kirol jolasak.
13:30 Bazkaria, norberak ekarria. Postrea eta edaria Santuenea Kultur Elkartearen kontu.
17:00 DJ Gorka Mendi.
Barreterapia familian:
Bideratzailea: Manex Beristain.
Eguna: irailak 7, 11:00-13:00.
Tokia: Santuenea 16, ludoteka.
Prezioa: helduek 10 euro, haurrek 6 euro.
Izen-ematea: 621 095 644 edo santueneake@gmail.com
Oharra: ikastaro eta tailerretarako plaza mugatuak.
Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturte berrirako matrikulatzeko epea zabaldu du Etumeta AEK euskaltegiak. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere. Izena bideotatik eman ahalko da, argibide gehiago jasotzearekin batera:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Udal euskara ikastaroak
Etorri berrientzako hastapen ikastaroa (doakoa)
Astearteetan 18:15-19:45, Potxoenean. Izen-ematea zabalik: euskara@usurbil.eus edo 943 371999. Hasiera: urrian.
Jubilatuentzako oinarrizko euskara ikastaroa (doakoa)
Ostegunetan: 18:15-19:45, Artzabalen. Izen-ematea zabalik: Artzabalen 10:00-12:00 edo 943 371999 Hasiera: urrian.
6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeek euskara-maila hobetzeko saioak (doakoa)
Kaxkoan, Aginagan eta Zubietan izango da aukera. Behar baino euskara maila apalagoa duten ikasleek eman ahal izango dute izena. Mailaketa-probak ikastetxeek edo egitasmoa kudeatuko dutenek egingo dituzte. Informazioa: zerbitzuak@ttakun.eus 650459354
Mintzapraktika (doakoa)
Indarberrituta dator egitasmoa, sustatzaileen esanetan. Euskara hobetu nahi dutenak zein horretan laguntzeko prest daudenak bateratzea du helburu. "Era berean, lehendik sortuta dauden talde zein dinamiketan euskara txertatzeko aukerak emango dizkizu, gidaritza bidez. Binaka zein taldeka, sare berriak sortzeko aukera paregabea izan liteke". Informazio gehiago bideotatik jaso daiteke: zerbitzuak@ttakun.eus / 650459354
Oiardo kiroldegia
2025-26 denboraldirako prestaturiko ikastaroen eskaintza plazaratu eta trebakuntza saio horietan izena emateko epealdia zabaldu du Oiardo kiroldegiak. Ohi bezala, aretoetako jarduerak antolatu ditu 16 urte artekoentzat (zumba, eskalada, igeriketa eta spinning-a uztarturiko ikastaroa, gazte entrenamendu funtzionala eta gimnasioa), 16 urtetik gorakoentzat (spinning, pilates, 3. adina, mantenu gimnasia, zumba, hiit, hipopilates, hipopresiboak, spinning eta tonifikazioa edota spinning eta igeriketa uztarturiko ikastaroak, yoga, jarduera fisiko egokitua, eskalada edota total training) eta 16 urtetik gorako emakumeei zuzendurikoak (pilates eta ur jarduerak haurdunentzat, erditze ondorengoa edota oinarriko indar entrenamendua).
Horrez gain, uretako jarduerak ere antolatu dituzte 0-16 urte artekoentzat nahiz 16 urtetik gorakoentzat.
Kiroldegitik ohartarazi dutenez, "ikastaro jakin batean izena emandako pertsona kopuruak eskainitako gehieneko plaza kopurua gaindituz gero", zenbait irizpide aplikatuko dituzte. Batetik, "zozketa bidez erabakiko da nola beteko diren ikastaroko plazak". Zozketa horretan, usurbildarrek izango dute lehentasuna eta haien artean zozketatuko dira plazak. Azkenik, "usurbildarrek plaza lortu ostean, plazak soberan geldituko balira, beste herrietako pertsonen artean zozketatuko dira".
Ikastaro horietan guztietan izena emateko aukera izango da irailaren 10era arte, esteka honen bidez: https://forms.gle/fUZjmivdMYzUEej58
Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: kirola@usurbil.eushelbidean edo 943 372 498 telefono zenbakian.