Bus-taxia
Aurreko urteen antzera, udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzua uztailean goizez eskaini eta abuztuan etenda izan ostean, gaurtik, irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegira itzuliko da "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Kzgunea
Abuztuaren 31ra arte itxita egon ostean, gaur, irailaren 1ean irekiko dute berriz KzGunea. Hilabete osoan arratsaldez irekiko dute, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Oiardo Kiroldegia
Izatez, uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, gaur ohiko ordutegira itzuli behar zuen. Baina iragan asteko sutea tarteko, itxita segiko du kiroldegiak erabiltzaileentzat kirola egiteko baldintza egokiak bermatu arte.
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Sutegi udal liburutegia
Irailaren 5era arte udako ordutegian zabaltzen segiko dute Sutegi udal liburutegia. Astelehenetik ostiralera irekiko dute, 09:30-14:00 artean. Irailaren 8an abiaraziko dute ohiko ordutegia. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuan udako ordutegian izango dute irailaren 15era arte. Astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean irekiko dute; larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita izango da. Irailaren 15etik aurrera, astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean izango da zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita izango dute.
Euskotren
Ekainaren 23an abiarazitako udako ordutegia indarrean du oraindik Euskotrenek. "Trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko", berri emana dute Euskotrenetik.
Zerbitzuon indartzea, bereziki, asteburuetan nabarmentzen da; Usurbil zeharkatzen duen tren zerbitzuan esaterako. Izan ere, urtean zehar orduero izaten da tren zerbitzua Oriorantz nahiz Donostiarantz. Larunbat, igande eta jaiegunetan, aldiz, 30 minutuero eskaintzen ari dira zerbitzu hau, aipatu egunotan, 15:00-22:30 artean Gipuzkoako hiribururantz eta 13:50-20:50 artean, Oriorantz. Gainerako ordu tarteetan orduero eskaintzen ari dira tren zerbitzuren bat. Ordutegi zehatza halere, eskuragarri duzue euskotren.eus atarian. Webgune horretan jaso dezakezue informazio gehiago edota 944 333 333 telefono zenbakiaren bidez.
NOAUA! K.E.
Azkenik, NOAUA! Kultur Elkarteari dagokionean, gogoan izan, uztailaren 18an argitaratu genuen oporraldi aurreko azken aldizkaria. Irailaren 5ean plazaratuko dugu urte garai honetako etenaldiaren osteko lehen aldizkaria. Ordurako oharrik baduzue, erredakzioa@noaua.eus bidez helarazteko azken eguna duzue gaurkoa.