Usurbil F.T.-ren eskertza, zendu berri den kide beterano bati

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 2a, 10:08

Argazkia: Usurbil F.T.

Zendu berri den herritar eta Usurbil F.T.-ko kide izandako Agustin Dominguez Márquez omendu du futbol taldeen bilguneak sare sozialen bidez.

Agustin Dominguez Marquez herrikidea zendu da. Bere ibilbidean oso lotua egon zen futbolari eta, nola ez, Usurbil Futbol Taldeari. Agustinek eginiko ekarpena eskertu eta  omendu nahi izan dute Usurbil F.T.-tik, sare sozialen bidez eskainitako hitzokin.

Usurbil F.T.-ren agurra
USURBIL FT-k agur esaten dio kirolari eta entrenatzaile bati, bere denbora kirol honi adeitasun, noblezia eta ilusio handiz eskaini ziona, klub hau eta bere jokalariak hazten lagunduz.
Ánimo bere familiari.
Eskerrik asko, Agustín Rodríguez Márquez.
Beti gurekin egongo zara.