2025-26

Ohiko ordutegian irekiko dute bihar Oiardo kiroldegia

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 2a, 13:49

Egunotan iragartzen joan garen moduan, zenbait zerbitzu ohiko ordutegian irekitzen hasiak dira iraila heltzearekin batera. Oiardo kiroldegian ere hala izango da, bihartik aurrera. Duela astebeteko sutearen ondotik, ohiko ordutegian irekiko dute, partzialki bada ere. Lerrootan duzue, Oiardoko nahiz gainerako beste hainbat zerbitzuen ordutegien aldaketen berri.

Oiardo Kiroldegia
Izatez, uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, irailaren lehenean ohiko ordutegira itzuli behar zuen. Baina iragan asteko sutea tarteko, itxita egon da Oiardo kiroldegia, kirola egiteko baldintza egokiak bermatu arte. Bihar irekiko dute, irailaren 3an, partzialki bada ere, dagoeneko "neguko" ordutegian:
-Lanegunetan: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
-Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Gaztelekua
Irailaren 8an ekingo diote ikasturte berriari Gaztelekuan. Ordutegi honetan irekiko dute, 12 urtetik gorakoentzat: astelehenetan eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: Gaztelekuan bertan (San Inazio kalea, 3), gaztelekuausurbil@gmail.com, 688 713 838.

Bus-taxia

Aurreko urteen antzera, udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzua uztailean goizez eskaini eta abuztuan etenda izan ostean, irailaren 1az geroztik ohiko ordutegira itzuli da "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Kzgunea
Abuztuaren 31ra arte itxita egon ostean, zabalik da berriz KzGunea. Hilabete osoan arratsaldez irekiko dute, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Sutegi udal liburutegia
Irailaren 5era arte udako ordutegian zabaltzen segiko dute Sutegi udal liburutegia. Astelehenetik ostiralera irekiko dute, 09:30-14:00 artean. Irailaren 8an abiaraziko dute ohiko ordutegia. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuan udako ordutegian izango dute irailaren 15era arte. Astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean irekiko dute; larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita izango da. Irailaren 15etik aurrera, astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean izango da zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita izango dute.

Euskotren
Ekainaren 23an abiarazitako udako ordutegia indarrean du oraindik Euskotrenek. "Trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko", berri emana dute Euskotrenetik.

Zerbitzuon indartzea, bereziki, asteburuetan nabarmentzen da; Usurbil zeharkatzen duen tren zerbitzuan esaterako. Izan ere, urtean zehar orduero izaten da tren zerbitzua Oriorantz nahiz Donostiarantz. Larunbat, igande eta jaiegunetan, aldiz, 30 minutuero eskaintzen ari dira zerbitzu hau, aipatu egunotan, 15:00-22:30 artean Gipuzkoako hiribururantz eta 13:50-20:50 artean, Oriorantz. Gainerako ordu tarteetan orduero eskaintzen ari dira tren zerbitzuren bat. Ordutegi zehatza halere, eskuragarri duzue euskotren.eus atarian. Webgune horretan jaso dezakezue informazio gehiago edota 944 333 333 telefono zenbakiaren bidez.

NOAUA! K.E.
Azkenik, NOAUA! Kultur Elkarteari dagokionean, gogoan izan, uztailaren 18an argitaratu genuen oporraldi aurreko azken aldizkaria. Irailaren 5ean plazaratuko dugu urte garai honetako etenaldiaren osteko lehen aldizkaria.